
Harri Gorrien Sekretua Euskal Herriaren iraganera egindako joan-etorri bat da. Arrigorriagako historia ezagutuz egiten da hori. Arrigorriaga da Bizkaiko herririk zaharrenetako bat.
Komiki bat eta audio-gida bat izango ditugu gidari joan-etorrian. Biak lagun ditugula, ibilaldi eroso bat egingo dugu herriko toki esanguratsuenetan barrena. Bi tresnak elkarren osagarri dira. Gai batzuk (euskal mitologia, Padurako gudua, euskararen jatorria…) azpimarratu nahi izan dira ibilaldian. Komikian kontatutako abenturak era atseginean sartuko gaitu horietan. Gero, audio-gidak handituko digu informazio hori, ikuspegi formalago batetik.
Zortzi geldialdi
IIbilbidea doakoa da, eta ordu batean egin daiteke lasai-lasai. 8 puntu interesgarri ditu, eta horietan puntu bakoitzaren gaia zein den jakin dezakegu. Gidari batek 8 puntu horien ezaugarriak azalduko dizkigu. Harrera-lekuan aurrez eman diguten audio-gidaren bidez, geldialdi bakoitzari esleitu dioten gaia ezagutuko dugu.
Gogoan eduki behar da gauza bat: Harri Gorrien Sekretuak ez du Arrigorriagako historia edo Euskal Herrikoa eskaini nahi, baizik eta horko jendearen sinesteen historiaren ikuspegi bat
Azken finean, helburu hauxe du: Arrigorriagaren eta Euskal Herriaren oraina erakustea bisitariari, iraganaren bitartez; Arrigorriagaren une historiko nagusiak, ohiturak eta nortasun-ezaugarri sakonenak aurkeztea hari, aldi berean Arrigorriaga Euskal Herriko herri guztien ispilu dela.