Jose Luis Urrutia (Bilbo, 1958).
Poesian egin zituen lehen urratsak literaturan. Sangre enamorada obra (1981) argitaratu zuen genero horretan. Hurrena, kontakizun laburrak idatzi zituen, baina poesia sekula utzi gabe. 1988an, beste aldi bati ekin zion; eleberri historikoen munduan sartu zen, eta genero horretan ari da etengabe harrezkero. Bere lehen eleberrian, pertsonaia bat ezagutarazi zuen, Elías de Aldama, eta lau saiotan banatzen ditu horren bizipenak. El Ayalés zeritzanaz hasi zuen saila.
La historia de Elías de Aldama (Beta, 2001), eta, horren ondoren, Los caminos de Elías (2002), Tan lejos de Ayala (2003) eta, azkenekoa, La sombra de Lanzuri (2006), azken hirurak Ttarttalok argitaratuak.
Eleberri horiez gainera, hauek argitaratu ditu: Los demonios de la guarda (2004) eta Ignacio. Los años de la espada (2005), biak Txalapartaren zigiluaz, eta El Inquilino del balneario de Orduña (2006), Betaren eskutik.
Aunia kultur aldizkarian, Bilbao hilabetekariaren Pérgola eranskinean eta Neu aldizkarian ere argitaratu ditu lan batzuk. Lecturas entre paradas eta Lecturas en el Arenal bildumetan ere lagundu du kontakizun labur batzuekin. Orain urte eta erditik, Historiadun Enpresei eskainitako orri bat mantentzen du, eta iritzi artikulu bat idazten, Gestión 2-17 ekonomia aldizkarian.