El secreto de las piedras rojas de arrigorriaga

ruta turística de arrigorriaga el secreto de las piedras rojas

1
Euskara
2
Euskal mitologia
3
Padurako gudua
4
Batzar Nagusiak
5
Gerra karlistak
6
Ekonomia
7
Emigrazioa
8
Herri Kirolak

Euskal Mitologia

Ekaitz gau batean andre-irudi bat sugarretan zerua zeharkatzen ikusten bada, ez ditzala inork begiak igurtzi: Mari da, euskaldunen jainkosa, etxe batetik bestera doala. Mari euskal mitologiako jainkorik edo jeinurik ezagunena eta garrantzitsuena eta beraien arteko gehienak bezala emakumezkoa da. Mari Lurraren barrenean bizi da, baina batzuetan haitzulo eta leizeetatik irteten da eta hauen atarian ikus daiteke, patxadan eserita.

Mari ikusi dutela esaten dutenen artean, batzuek jantzi dotoreekiko andrea dela kontatzen dute, esku artean urrezko jauregi bat daukana. Beste batzuek, berriz, ahari baten gainean doala deskribatzen dute. Zaldi, zuhaitz, hodei zuri, bele... eta abarren itxuran ere ikusi dute..., ia Euskal Herrian dauden herriak bezainbeste forma ezberdinetan. Zazpi urtez behin, Mari etxez aldatzen da. Orduan... emakume, globo edo igitai itxura har dezake, baina beti sugarretan.

Mendi eta mendizerra ezberdin asko erabiltzen ditu Marik etxe bezala (Aralar, Aizkorri, Txindoki, Gorbeia...), baina bere gogokoena, inolako zalantzarik gabe, Anboto harritsua da, Durangaldeko mendietan. Horregatik herriko jendeak Anbotoko Dama deitzen dio, Bizkaian bereziki.
mitologia vasca

Jaingoikoa

Jainkosa hau gure mitologiako pertsonaiarik karismatikoena da eta Sugaarrekin, "Suge Ar" beldurgarriarekin,  nolabaiteko bikote-harremana daukala uste da. Marik bezala, Sugaarrek zerua sugarretan zeharkatzen du. Bere agerpena ekaitzaren seinale bezala hartu izan da. Azkoitia aldean Maju izenaz ezagutzen dute eta Mariren senartzat hartzen dute. Ostiral guztietan elkartzen omen dira biak.

Numenik ezagunenetariko beste bat Basajaun da, basoetako Jauna. Giza itxura du eta nahiz eta altuera itzela, bizar itxia, gerrirainoko ile luzea eta itxura ankerra izan, jendeak asko estimatzen du otsoa uxatzen duelako eta artzainei ekaitzen etorreraz ohartarazten dielako.

Gaueko gaueko Jauna da. "Eguna egunekoentzat; gaua gauekoentzat" dio esaera zahar batek eta hor "egunekoak" gizakiak dira eta "gauekoak" Gaueko. Honek etxetik kanpoko jarduera guztiak debekatzen ditu gauerditik oilarrak jo arte eta iluntasunari eta isiltasunari beldurrik ez dietela harrokeriaz aldarrikatzen dutenak, hots, bere denbora mesprezatzen eta bere nagusitasuna zalantzan jartzen dutenak, gogor zigortzen ditu.

Euskal Herri osoan zehar entzuten dira neskatxei buruzko istorioak, Gauekoren aginduak bete gabe eta bere botereari trufa eginez etxetik beharrik gabe gauez irtetearen ordainez Gauekok bahitutakoak.

Inguma, Tartalo ...

Aipatutakoekin batera, asko dira euskal mitologiaren unibertso bitxia osatzen duten jenio eta jainkoak: Inguma, Tartalo, Akerbeltz, Aideko, Mamarro, Ieltxu, Lamia pinpirinak, Galtzagorri txikiak…

Euskaldunek betidanik izan dute begirune eta mirespen handia funtsezko elementuekiko.

Lur, Lur planeta, Eguzkiaren eta Ilargiaren amatzat hartzen da.

Urtziri, zeruari, udaberriko euri onuragarriak egozten zaizkio.
 
Euskaldunek betidanik gurtu dute Eguzki, astro nagusia, arte herrikoaren oroitarrietan ikus daitekeen bezala. Honen adierazgarria hilarriak dira, adibidez, hemen bertan, Arrigorriagako Andra Mari Magdalenakoaren eliz atarian harrizko sarkofagoaren ondoan ikus daitekeena. Hilarri askotan  arrosa-leihoak, biribilak eta Eguzkiaren irudiak agertzen dira, eta batzuetan Ilargiarenak ere bai. Ilargiarekin zerikusia duen guztia xarmaz eta ametsez inguraturik dago

Temor y respeto

Gaur egun ezagutzen dugun euskal mitologia fase ezberdinen ondorioa da eta, baita ere, beste sinismen eta kultura batzuekin nahastearen ondorioa. Oso berezia da, ez baitio eredu bakar bati erantzuten. Honela, jainko berak izen ezberdina izan dezake toki ezberdinetan eta baita kontrako portaerak ere.

Baina batez ere oso mundu eder eta fantastikoa da, kodez eta magiaz betea, duela gutxira arte gure bizitzan presentzia nabarmena izan duena. Ziur aski, Euskal Herriko herri batean baino gehiagotan norbaitek, gure mitologiako jeinu ezberdinetan sinisten ote duen galdetuko bagenio, antzinatik gomendatzen den esaldiarekin erantzungo luke irribarretsu:

““Izena duten izaki guztiak existitzen dira, baina ez da esan behar existitzen direnik”

Web mapa · Kredituak · Eskubide guztiak erreserbatuta