El secreto de las piedras rojas de arrigorriaga

ruta turística de arrigorriaga el secreto de las piedras rojas

1
Euskara
2
Mitologia
3
Padurako gudua
4
Batzar Nagusiak
5
Gerra karlistak
6
Ekonomia
7
Emigrazioa
8
Herri Kirolak

Euskara, milaka urteko herri baten hizkuntza enigmatikoa

Euskara, euskaldunen hizkuntzaren jatorria misterio bat da gaur egun ere. Euskararen sustraiak XVI. mendean nolabaiteko seriotasunez aztertzen hasi zirenetik, teoria ezberdin asko sortu dira, hizkuntzalarien eta ikertzaileen artean onartuenak lau izan direlarik.

Lehenak, "euskoiberismo" bezala ezagutzen den teoriak, hizkuntza bi hauek, euskara eta iberiera, hizkuntza bera zirela defendatu zuen XIX. mende osoan zehar. Bigarren hipotesiak euskararen eta berberearen arteko antzekotasun multzo bat erakutsi nahi izan zuen XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendearen hasieran. Baina, ondorengo ikerketek bi hizkuntzen sustrai komunak  defendatzeko paralelismo hauek ez zirela nahiko erakutsi zuten.

Hirugarren teoria, euskaldunen hizkuntza kaukasiar hizkuntzekin erlazionatzen duena, hizkuntzalari askok defendatzen dute gaur egun ere. Koldo Mitxelena gipuzkoarrak euskararen eta kaukasiar hizkuntzen arteko nolabaiteko kidetasunak aurkitu zituen, besteak beste pertsonaren pluralgilea aditzetan eta abeltzaintzaren eta nekazaritzaren arloko zenbait hitzetan. Laugarrenak, aurrekoa bezain onartuak, euskararen preindoeuropar jatorria defendatzen du.

ilustracion pg del euskaraLau teoria hauek eta beste batzuk sortu dira mendeetan zehar. Herriak neurri batean edo bestean guztiak onartu ditu. XX. mendearen erdialdera arte teoria guztiek izan zuten jendearen onarpena, euskara iberiar penintsulara Tubalek, Noeren bilobak, ekarri zuela defendatzen zuen teoria edo euskara Paradisuan erabiltzen zen hizkuntza zela defendatzen zuena ere barne zirelarik. Gaur egun ziurtasunez esan dezakegun bakarra zera da, euskara, euskaldunen hizkuntza, orain arte inork argitu ezin izan duen misterioa dela, bai hizkuntzalaritzaren aldetik baita historiaren aldetik ere

Oso urriak

Orain arte dauzkagun euskarazko lekukotasun idatziak oso urriak dira, garrantzitsuenetariko bat Iruña-Veleia aztarnategian (Vitoria-Gasteizetik 10 km-ra) duela gutxi (2006ko udaberrian) aurkitu dutelarik. Bertan aurkitutako inskripzioek euskarazko lehen hitz idatzien agerpena 600 urtez aurreratu dute. Orain arteko hitz idatzirik zaharrenak "Glosas Emilianenses" direlakoak izan dira, San Millán de la Cogolla herrian XI. mendean aurkitutako latin testu baten oharrak. Honekin batera, inskripzio hauek erromanizazioa baino lehen lurralde hauetako biztanleen hizkuntza euskara zelako froga ere izango lirateke.

Gure hizkuntzak antzina izan zuen hedaduraren mapari dagokionez, erreferentzia historikoek IX eta X. mendeetara garamatza. Garai hartan, “lingua navarrorum” edo “lingua vasconica” deitzen zitzaion euskaldunen hizkuntzaren hedadura askoz handiagoa zen gaur egungoa baino. Iparraldetik Garona ibairaino (Bordele) heltzen zen; Ekialdetik Aragoiraino; Hegoaldetik Errioxan zehar sartzen zen; eta Mendebaldetik Gaztelaren lurralde batzuk ere hartzen zituen.XI. mendearen bukaeratik euskara atzera egiten hasi zen, batez ere beste hizkuntza batzuen etorreraren eraginez.

Gaur egun euskara berreskurapen aro batean dago, hein handi batean 60ko hamarkadan euskalki ezberdinak bakar batean batzeko (hortik euskara "batua") burutu zen ekimenari esker. Ekimen honen eta erakunde ofizialen eta pribatuen ahaleginen ondorioz, euskaraz gaur egun, gutxi gora behera, 700.000 pertsonak hitz egiten dute Euskal Autonomia Erkidegoan eta beste 100.000k atzerrian. Eta honek esan nahi du euskaldunen hizkuntza zaharra gaur egun hizkuntza bizia dela.

Web mapa · Kredituak · Eskubide guztiak erreserbatuta