El secreto de las piedras rojas de arrigorriaga

ruta turística de arrigorriaga el secreto de las piedras rojas

1
Euskara
2
Euskal mitologia
3
Padurako gudua
4
Batzar Nagusiak
5
Gerra karlistak
6
Ekonomia
7
Emigrazioa
8
Herri Kirolak

Batzar Nagusiak

Komikiaren orrialdeetan On Pedro Murok, Arrigorriagako alkateak, Bizkaiko Batzar Nagusiei buruz hitz egin digu. Horrela, zuhaitz bat eta berau inguratzen zuten harri sakabanatu batzuk aipatu ditu. Han batzartzen zirenak harri haien gainean esertzen ziren.

Orain gauden leku hau, anfiteatro txukun hau, oso eszenatoki egokia da mendeetako Batzar haietako bat gogoratzeko. Eser gaitezen bere harmailetan eta minutu batzuetan Bizkaiko bazter guztietatik adarraren oihartzunari segituz etorritako batzarkide haietako bat bihur gaitezen.

Lau hilabeterik behin, adarren soinu baxuak hegan egiten zuen Bizkaiko bazter urrunenetaraino. Adar hauek, "dei-adar" ere deituak, mendi jakin batzuetatik jotzen ziren eta honegatik deitzen zaie "deiadar mendiak".

Bost ziren mendi hauek, guztiak leku estrategikoetan kokatuak, Bizkaiko lurralde osoa menperatzeko: Sollube mendia Bermeo ondoan, Kolitza mendia Enkarterrietan, Ganekogorta mendia Bilbo eta Suduperen artean eta Gorbeia famatua Arratiako haranaren gainean.

juntas generales

Primer testimonio escrito

Mendi hauetatik igortzen zen deiadarra mundu guztiak ezagutzen zuen: Batzar Nagusietarako deialdia. Erdi Aroa baino lehenagotik Bizkaiko biztanleak noizean behin batzartzen ziren bere gobernuari buruzko gaiak tratatzeko.
Jaurerria 1.040. urtean sortu zenez geroztik, bizkaitarren iritziak demokratikoki hautatutako ordezkari batzuen eskuetan utzi ziren, hauek Batzar Nagusietan defendatu behar zituztelarik.

XVI. mendearen bukaeran, adar edo deiadarren ordez agiri idatziak erabiltzen hasi ziren eta orduan haizeak eraman beharrean mezulariek eramaten zituzten beren zaldi azkarren gainean.

Honela, Batzarretara deitutakoak Gernikarantz abiatzen ziren, bertan aldez aurretik finkatutako egunean egoteko. Egun hau beti asteartea izaten zen batzarkide guztiek Gernikara joan baino lehen beren elizateetan meza entzuteko denbora izan zezaten eta, era berean, hurrengo igandean Gernikatik itzulitakoan.

Antiguako Andra Mari eliza

Errituala seriotasun handiz ospatzen zen: Korrejidorea, Ahaldun Nagusiak, Sindikoak, Zinegotziak, jaurerriko ofizialak eta elizateetako, hiribilduetako eta hiriko ordezkariak, Gernikako udaletxean bildu ondoren, guztiak prozesioan joaten ziren Arbolaraino, bertan Jaurerria osatzen zuten udalen izenak ozenki irakurtzen zirelarik.
Ondoren, guztiak Antiguako Andra Mari elizara, zin egiteko eliza berau, sartzen ziren Meza errezatua entzutera. Meza bukatutakoan kanpora irteten ziren eta Foru Deialdia berriro egiten zen, antzinatasunaren araberako hurrenkeran.

Hurrenkera honek aldaketak izan zituen mendeetan zehar eta 1854. urtean finkatuta geratu zen: Arrigorriaga 39. postuan zegoen, Bilbori lehen postua zegokion eta Basauri 115. a, azkena.

Batzar Nagusiek 1877. urtera arte etenik gabe iraun zuten. Urte hartan, hirugarren Gerra Karlistaren ondoren, Carlos del Castilloren gobernuak ezeztatu egin zituen, Foruekin batera. Mende bat pasa behar izan zen erakunde honek bere eskumenak berreskuratu ahal izan zitzan.

Foruei eta Batzar Nagusiei buruz hitz egiten denean, ezinbestekoa da Gernikako Arbolaren aipamen berezi bat, laburra bada ere, egitea. Gaur egun Arbola dagoen lekua antzina batean Lumoko elizatearen esparruan zegoen eta bertan harizti bat eta baseliza bat baino ez zegoen. Denbora aurrera joan ahala, hariztia murriztuz joan zen Foruen Arbola bakarrik geratu arte. Baseliza, bere aldetik, Antiguako Andra Mari zin egiteko eliza bihurtu zen eta bere inguruan beste zenbait eraikuntza erantsi ziren. XIV. mendetik aurrera etxe multzo hau Gernikako Juntetxe bezala ezagutu izan da.

Gernikako Arbola gaur egun ez da bakarrik bizkaitarren askatasunaren ikurra, euskaldun guztien askatasunarena baizik.

Web mapa · Kredituak · Eskubide guztiak erreserbatuta