El secreto de las piedras rojas de arrigorriaga

ruta turística de arrigorriaga el secreto de las piedras rojas

1930 hasieran, poloniar erreportari bat Euskal Herrira etorri zen. Elezahar batek erakarrita, Arrigorriagara heldu zen. Hortxe hasi zen harentzat Harri Gorrien Sekretua. Komikiaren orrialdeetatik, erreportari horrek eta gainerako pertsonaiek gai ugari aipatuko dizkigute: Euskal Herria, euskal herritarrak, horien ohiturak, horien sinesteak, horien berezitasunak, horien historia eta horien elezaharrak.

Ibilbidea

Ibilaldia Arrigorriaga erdi-erdian hasten da, plazan. Bertan daude udaletxea eta garai bateko eskola. Eskola zaharraren behe solairuan dago, hain zuzen ere, Harri Gorrien Sekretuaren harrera-lekua. Ibilbidea oinez hasiko dugu, eta kilometro eta erdi inguruko bidea egingo dugu. Bide hori gidari batekin edo norbere kabuz egin daiteke

Zortzi geldialdi dira. Harrera-lekuan aurrez eman diguten audio-gidaren bidez, geldialdi bakoitzari dagokion gaiaren xehetasunak eta bitxikeriak ezagutuko ditugu.

Hauek dira tratatutako gaiak:

mapa

Web mapa · Kredituak · Eskubide guztiak erreserbatuta